XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunisten arteko jakintsuak ez omen diote ezeri ainbeste bildur, nola objetividadeko pekatuari.

Guk ere sarritxo orrela jokatu degulakoan nago.

Liburua laburpen bat dan ezkero, idazle askoren berriak eta xehetasunak emateko eztu tarte aundirik.

Askotan aipatu besterik eztitu egiten, baiña ajola aundikoak diranean argitasun eta iritzi oso mamitsuak dakarzki.

Batzuetan bearbada trinkoegi mintzatzen da.

Gai auetan zerbait sartua dagoenak jasoko du lerro batzuen nondik-norakoa, baiño besteak nekez.

Dana dala, Euskal Literatura bere osotasunean oso urbildik eta are barnetik ere ezagutzen duela erakutsi digu Mitxelena jaunak.

Irarkolako makurrak askotxo ditu liburuak, baiña eztira ajola aundikoak.

Gure izkuntzako testu zaar batzuek ere aipatzen dira liburuan.

Bearbada oien artean sartu zitezken Fray Diego de Estella-ren etxeko arma-arri-itzak ere: Garea garean legez (Ikus Aita Sagûés, O. F. M., Fray Diego de Estella, Madrid, 1950; 142 orr.).

Bizkaitarra zan etorkiz, Zalla-aldekoa, etxe-famili ura, eta ala ez gaitu arritu bear itzok bizkaieraz badaude.

Erromako Eliza beti izan dala susmoti eta aiher, dio, latiñaz beste izkuntzarik liturgian onartzeko.

Ba-diteke.

Ala ere esan bear da Zirilo ta Metodio anaiak Erromako Aita Santuaren baimenarekin egin zutela beren lana.

Eta San Irineo, Lion-go Apezpikuak, griegoz idatzitako bere liburuan, auxe salatzen digu, alegia: Non autem exquires a nobis, apud Celtas commoramur, et in barbarum sermonem plerumque vacamus, orationis artem... (Adversus haereses I, Praef. 3).

Onek esan nai du, noski, ark ere zelta erabiltzen zuela; eta erabilli bearko, jendeak besterik ezpazekian.

Gaur ezin dugu asmatu nola ainbeste mendetan Elizak euki izan dituan bere semeak Kristau Dotriñan geiago eskolatu gabe.

Izan ere arrigarri egiten zaigu, baiña gure errian ezezik beste lurraldeetan ere berdintsu gertatzen zan Trentoko Batzarra baiño leenago.

Irakurri besterik eztago Maestro Avila-ren Memoriales para Trento, Aita Camilo Abad-ek agertarazi zituanak: an ikusten da narrugorrian nolakoa zan kristau erriaren ezjakiña, dotriña faltaz.

Maestro Avilak Andaluziako eskualdea ezagutzen zuen eta alderdi artako xehetasun polit asko ematen dizkigu.

Euskalerrian ere Trentoko Batzarraren inguruan ikusten dira lenengo saiaketak ezjakin beltz ura uxatzeko.

Bernal Diaz de Luko arabarrak, Kalahorrako apezpiku zelarik, San Iñaziori idatzi zion Erromara, Euskalerrira bere seme batzuk bidali zitzala eskatuaz, gaitz oni sendagarri pixkat emateagatik.

Aita Otxoa erronkariarra eta beste batzuek etorri ziran.